Euskal preso politikoekiko Elkartasun Eguna burutuko da AƱorgan datorren larunbatean
Goizean hasi eta egun osoan zehar luzatuko den egitaraua antolatu dute, besteak beste futbito txapelketa, bazkaria, manifestazioa eta musika talde ezberdinen kontzertuak burutuko direlarik bertan.
Badira jada 30 urte baino gehiago Estatu Espainiarrean Francoren diktadura amaitu zela: askatasuna, con el estatuto los presos a la calle, demokrazia, indar errepresiboen kanporaketa,… Baina Euskal Herriak, hamarkada guzti hauetan gobernu espainiarrak zer eman dion ikusi du: beraien estrategien aurrean makurtu edo errepresioaren jomuga izan. Argi utzi zuen duela hiru urte Rubalcabak hiru zifratako pertsona kopurua atxilotuko zuela esanez, hori zen bere eskaintza. Bai demostratu ere, lan hori ongi egiten badakitela estatuko funtzionario eta borrero zintzoek. Gaur egun, Frankorekin baino preso politiko gehiago dago estatu frantses eta espainiarretako kartzeletan. Azken hamarkadetan, Euskal Herrian, 30.000 atxiloketa egon dira, 5.000 torturatu, ehundaka hildako, inoiz baino polizia gehiago,... baina badakizue esaera: zaharrak berri.
Urtarrilak 4-tik Euskal Presoen Kolektiboak borrokan dihardu euren eta beraien senideen eskubideak bermatzearen alde. Urtarrilean gose grebak, otsailean planto eta txapeoak, martxoan era guztietako protestak,... Hau guztia funtsezko eskubideen urraketa, jipoiak, sakabanaketa, senideen katxeoak, kondenen luzapena,... jasaten ari direlako. Eta guzti hau zergatik? Estatuko funtzionario “zintzo” horiek badakitelako, borrokalari hauek, arrazoi politikoek eraman dituela egoera horretara eta hori onartezina egiten zaielako. Horregatik saiatzen dira preso eta beraien senideak apurtzen; errenditu eta dena onar dezaten.
Añorga auzo txikia izanik ere, ez da Euskal Herriaren problematikatik aparte geratu: errepresioa, iheslariak, atxiloketak eta hemen ere presoak eta euren senideak daude: Gabriel Zabala eta Jose Maria Dorronsoro. Lehengoa Ocaña II kartzelan dago gatibu 533 kilometrotara eta bigarrena Puerto III-n 1132 kilometrotara. Honek senide eta lagunentzat izugarrizko kostu ekonomiko, moral eta fisikoa suposatzen duelarik, hilabetero bisitan joan nahi badute. Baina honetaz gain, estatuek beste zigor asko aplikatzen dizkie senideei: katxeoak, kontrola, isolamendua,....
Añorgako bi presoek 17 urte daramatzate barroteen artean eta bizitzaren zati handi bat borrokan. Beraien borroka lau hormen artean gera ez dadin, torturatuen garraxiak ahantzirik gera ez daitezen, eta iheslariak bakarrik senti ez daitezen, Martxoak 20-ko (gaurko) Elkartasun Eguna antolatu dugu.
EUSKAL PRESO, ERREFUXIATU ETA IHESLARIAK ETXERA!!!
Azkenik Añorgako Elkartasun Egun hau antolatzen dutenen aldetik gure besarkada eta musu handiena bidali nahi diogu Jon Anza gudariaren senide eta lagunei momentu latz hauetan animorik handienak emanez eta beraien borroka jarraituko dugula ozen esanez.
JAIO BEHIN, AMESTU SARRI, BORROKA BETI... HIL INOIZ EZ!!!
GORA JON
Añorgan, 2010eko Martxoak 17an
EGITARAUA:
ELKARTASUN EGUNA 2010 AÑORGAN
MARTXOAK 20 LARUNBATA
10:00TAN FUTBOL 7 TXAPELKETA 20euro EKIPOKO
14:00TAN BAZKARIA 12euro
17:30 MANIFESTAZIOA:PRESOAK BORROKAN ELKARTASUNA! ONDOREN POTEOA ELEKTROTXARANGAREKIN
22:00TAN KONTZERTUAK:UK-BILL,DES-KONTROL,ZE ESATEK 8euro/10euro
FUTBOLEAN ETA BAZKARIRA APUNTATZEKO ETA KONTZERTUKO SARRERAK: JUBILATUAK,KAFETEGIA(AÑORGA),ANTIGUOTARRAK,URKA(DONOSTIA),AKER(HERNANI),ETXOSTE(ARRASATE)
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS