2010-03-09 11:06:11
>>>>>>>>>

Adryan Donnay libre utzi zute atzo arratsaldean

Bere senideek 3000 euroko bermea ordaindu dute eta aske atera da.

Adrian Donnay inkomunikatua dago Ertzaintzaren eskuetan:

Atxilotuaren abokatuei atzo gauean jakinarazi zitzaien Donnay inkomunikaturik dagoela.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honako salaketak burutu nahi ditu atxiloketa honen aurrean:

  • Atzo Gasteizeko alde zaharrean bizitakoa benetako inkurtsio militar batekin parekatzekoa dela salatu nahi dugu. Pertsona bat atxilotzeko Ertzaintzaren hainbeste unitate berezi, furgoneta, auto eta polizia mobilizatzeak herri honek bizi duen militarizazio egoera erakusten du.

  • Gasteizko alde zaharrean lan egiten duten hainbat herritarrek ezin izan zuten normaltasunez lan egin arratsalde partera arte, Ertzaintzak galarazi baitzien tabernak irekitzea edo banaketak egitea.

  • Miaketen iraun zuten bitartean Ertzaintzaren Berrozi talde bereziko kideek Adrianen ama eta ama jo zituzten bortizkeria handiz.

Tortura arriskua:

Ertzaintzaren eskutik azken asteotan iritsi diren tortura salaketak ikusita une honetan atxilotuak bizi duen tortura arriskuaz kezka agertu nahi dugu. Inkomunikazioak tortura ahalbideratzen du, inkomunikazioak torturatzeko borondatea esan nahi du.

Gaur bertan Manfred Nowak torturaren aurkako errelatoreak berriz salatu du inkomunikazioa. Baina errelatoreak hau dion bitartean Euskal Herrian pertsona bat inkomunikatua dago benetako tortura arriskuan. Aresek beste behin ere Nazio Batuen Erakundearen gomendioei muzin egin die.

Adrian Donnay atxilotu du Ertzaintzak gaur goizaldean: (Atzoko oharra)

Adrian Donnayren atxiloketa gaur goizaldeko bostetan hasi da, Ertzaintzak muntatu duen dispositibo izugarri batekin. Gutxienez Ertzaintzaren zazpi furgonetak eta sei autok parte hartu dute operatiboan. Oraindik beraien senide eta abokatuei ez diete bere egoeraren berri eman, beraz ez dakigu inkomunikaturik duten edo ez.

Goizeko bostetan, atxilotua eta beste zenbait gazte Madrilera abiatzekoak ziren, gaur ospatu baita Igor Maiora gaztearen aurkako epaiketa. Orduan, aurrez aipaturiko dispositiboa martxan jarri du Ertzaintzak, Gasteizko Aiztogile kalea erabat okupatuz. Ertzaintzaren eliteko gorputz bereziek (Berroziak) parte hartu dute bertan. Hortik aurrera tabernariei ez diete utzi tabernak irekitzen eta banatzaileek ezin izan dute banaketa egin hainbat orduz. Gainera langileei gosariak eman ohi dizkien taberna batean zegoen jende guztia kanporatu dute. Eguerdian oraindik Aiztogile kalea okupatua zuten.  

Atxiloketa hau salatzeko mobilizazioak burutuko dira.

Gaur, arratsaldeko 20:00etan manifestazioa Korreosetik abiatuta.

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS