2010-07-28 05:30:00
>>>>>>>>>

Txindokin Guardia Zibilaren presentzia itogarria salatu dute

Txindoki gailurrean zeuden mendizaleak identifikatzera iritsi dira. Armaz leporaino dabiltzala salatu du AAM-k.

Ertzaintza Villabonako kaleetan ibili da euskal preso politikoekiko elkartasuna adierazten zuten kartel eta pankartak kentzen:

Gaur goizean Ertzaintza Villabonara hurbildu eta euskal preso politikoekiko elkartasuna adierazten zuten kartel eta pankartak kentzen aritu da.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik gogor salatu nahi dugu uda honetan ere Ertzaintza herri herri izaten ari den jarrera. Jaien testuinguruan armak soinean dituztela herri eta hai-guneetan sartzen ari dira egunero, jakitun izanda honek oso ondorio larriak izan ditzakeela. Ertzaintza izaten ari den jarrera honek gure herri eta auzoetan bizi dugun okupazio poliziala norainokoa den erakusten digu. Herrietara ez sartzeko eta jai-guneak errespetatzekko eskatu nahi diegu Ertzaintzaren arduradun politikoei.

Bereziki larria iruditzen zaigu gaur goizean Villabonan gertatu dena. Villabonako alkateordea Ertzaintzaren errepresioaren ondorioz hil zela urtebete betetzera doa aste honetan, eta ez da kasualitatea aste honetan bertan Ertzainak harrokeria handiz Villabonako kaleetan ibili izana. Aresen eromen errepresiboak ez du mugarik

Xabi eta Alfontso etxera! (Plentziako jaietarako egin duten bideoa)

ADIERAZI EUSKAL HERRIA!

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS