2010-07-28 11:21:50
>>>>>>>>>

Erroman preso dauden gazte independentistek euroagindu epaiketa izan dute

Epaileak azaldu du ez dagoela nahikoa froga euroagindua onartzeko eta informazio gehiago eskatu du. Irailaren 1ean izango da epaiketa berriz.

Gaur goizean Erromako epaitegian bertan preso dauden hiru gazte independentisten aurkako euroagindu audientzia burutu da. Zuriñe Gojenola, Fermin Martinez eta Artzai Santestebanen aurkako euroagindua eskatua du Espainiako Entzutegi Nazionalak, hauek azaroaren amaieran gazte independentisten aurka buruturiko polizia operazio zabaletik ihes egitea lortu ondoren.

Gaur goizean burutzekoa zen bista eta epaileak azaldu du ez dagoela nahikoa froga euroagindua onartzeko eta Espainiako Entzutegi Nazionalari informazio gehiago bidaltzeko eskaera egin dio. Irailaren 1ean burutuko da hurrengo bista. Berriz ere espetxera eraman dituzte hiru gazte independentistak.

Xabi eta Alfontso etxera! (Plentziako jaietarako egin duten bideoa)

ADIERAZI EUSKAL HERRIA!

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS