Azken 3 hamarkadetan 35.000 euskal herritar baino gehiago atxilotu dituzte.
Agentziak ematen ari diren informazioen arabera hainbat euskal militante atxilotu dituzte. Askatasunak salatu du espainiar eta frantziar gobernuak bide polizialetan itsutuak jarraitzen dutela.
Askatasunaren oharra:
Beste behin ere espainiar eta frantziar gobernuak eskuz esku errepresioaren eta gerraren alde egiten ari diren apostuaren adibideak iritsi zaizkigu. Gatazka politikoa konpontzeko bide polizialen aldeko apostuan itsuturik jarraitzen dutela argi uzten dute azken hilabeteetan ematen ari diren polizia operazio ugariek.
Ilegalizazioak, torturak, atxiloketak, sakabanaketa, makroepaiketak e.a. Errepresio frente guztiak irekiak dituzten honetan garai latzak bizi ditugula Euskal Herrian ukaezina da. Hala ere, gogoratu nahi diegu azken 3 hamarkadetan 35.000 euskal herritar baino gehiago izan direla atxilotuak gure herriak espainiar zein frantziar estatuekin bizi duen gatazka politikoaren testuinguruan.
Errepresiboak min asko egin du, baina beti izan ditu mugak herri honetan. Eta urte luze hauetan eman diren gertaerek agerian utzi dute bide errepresiboen antzutasuna Euskal Herriak bizi duen gatazka konpontzeko metodo bezala.
Euskal Herritarrei errepresioaren aurrean antolatu eta mobilizatzeko deia luzatzen diogu, baita errepresioa bizi dutenei elkartasuna adierazteko ere.
Dei egiten dugu atxiloketa hauen aurrean protesta egiteko atxilotuen herrietan burutuko diren protestetan parte hartzera.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS