2008-09-10 11:54:29
>>>>>>>>>

Juanjo Rego Vidal preso politikoak gose eta egarri greban da atzotik

Hainbat gaixotasun larri dituen preso hau bihar goizean ekarri behar zuten Donostiako ospitalera epaileak horrela aginduta, baina espetxeak gaur goizean esan dio momnetuz ez dutela bertatik mugituko. Bere pazientzia agortu egin dela dio.

JUAN JOSE REGO VIDAL GOSE ETA EGARRI GREBAN:

Juan Jose Rego Vidal Intxaurrondoko (Donostia) preso politikoak gose eta egarri grebari ekin dio gaur goizean. Regok 69 urte ditu eta hainbat gaixotasun. 1995eko abuztuaren 9an atxilotu zuen polizia nazionalak ETArekin harremanetan egoteaz arduratuta. 12 urte daramatza espetxean. Une hauetan Mansillako espetxean aurkitzen da eta gaixotasun larriak dituzten 14 presoetako bat da.

Bere osasun egoera eta egoera juridikoa:

l.- Osasun egoera: Gaitz zerebrobaskularra (1988tik ezaguna), Diabetes Mellitus eta hipertentsioa duela hamabost urte baino gehiagotik.Horren ondorioz, Retinopatia diabetikoa,kataraten hastapena bi begietan eta ikusmenaren galera nabarmena bi begiertan: ezintasun larria irakurtzeko; ikusmen zorroztasunaren galera larria. Bi aldeko hipoakusia neurosensoriala. Prostataren hipertrofia. B12 bitaminaren eskasia. 2005ko azaroan istripu zerebrobaskular bat izan zuen (tonbosia), ikusmena eta ezkerreko hankako indar eta mugikortasun gabezia eragin ziona. Aldi berean, sei hilabetez egon zen oroimen galerarekin. Zorabioak eta sudur-odol jarioak aldiro. Medikuen arabera, bere kasua larria da oso. Izan ere, bere adina eta bere gaitzen larritasuna kontuan hartuta, kalean egonik ere oso hurbiletik eta asko zaindu beharreko pazientea litzateke. 2007/07: Sendagileak prostataren ebakuntza gomendatzen du. 2007/09: Oftalmologoak ezkerreko begiko ebakuntza gomendatzen du, ikusmena ia guztiz galdua duelarik (kataratak). Eskuinekoan, berriz, galera oso nabarmena da ere.

2.- Egoera juridikoa: 20 urtetara zigortua. 2004/01/18an Euskal Herriko espetxe batera eramana izatea eskatzen du DGIPra; 2004/01/18an ukatu egiten diote eskaera. 004/05ean Entzutegi Nazionaleko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralera zuzentzen du kexa; uztailaren 1ean kexa aztertzea berari ez dagokiola ebazten du aipatu epaitegiak. 2005/12/01ean Entzutegi Nazionaleko Zigor Aretoko 2. Salara igortzen da bere zigorraren etenaren eskaera; 2006/02/13an zigorraren etena ez onartzea ebazten du aipatu Salak. 2006/04/25ean ebazpen bera berresten du Zigor Aretoko 2. Salak. 2006/11/23: Espetxeko Junta de Tratamientoak ukatu egin du graduaren progresioa. 2006/12/01: Behin-behineko askatasuna eskatzen dio (92. art.) ENko Espetxe Zaintzarako Epaitegi Zentralari. 2007/03/14: Bere egoerak okerrera egin duela ikusirik (ikusmena ia galdua du)Donostia Ospitaleko Barne Medikuntza kontsultarako eskaera egiten da, apirilaren 20rako. 2007/03/30: Ukatzen diote 92. artikulua. 2007/04/23: ukatzen dute trasladoa, neurriko asistentzia duenaren aitzakia pean. 2007/07/24: E·Neko EZEZak ukatu egiten du erreforma helegitea. 2007/11: Traslado eskaera berritzen du. 2008/02/22: DGIPek (Espetxe Agintaritzak) ukatu egiten dio trasladoa. 2008/07/31: ENeko EZEZeko epaileak onartzen du trasladoa Donostia Ospitalera, Oftalmologia Zerbitzuko kontsultarako.

GOSE ETA EGARRI GREBAN HASTEAREN ARRAZOIAK:

Bihar Donostiako ospitalera ekartzekoak ziren, epaitegiak ere horretarako baimena eman zuen. Astelehenean jakinarazi zion erabakia epaitegiak espetxeari eta atzo bertan espetxean Regori jakinarazio zion gaur mugituko zutela Donostiara. Baina gaur goizean espetxeak jakinarazi dio azkenean ez dutela traslado berezi hori burutuko eta hemendik 10 egunera edo espetxe aldaketa arrunt baten bidez ekarriko dutela.

Regok familiari adierazi denez bere pazientzia agortu delako jateari eta edateari utzi dio, baita bere gaixotasunei aurre egiteko beharrezkoak dituen medikamentuak hartzeari ere.

ASKATASUNAREN SALAKETA:

Juanjo Rego Vidalen osasun egoera aurrez ere larria dela kontuan izanda, jateari eta edateari uzteak bere osasunean ondorio atzeraeziñak izan ditzakeela ohartarazi nahi dugu. Benetako kezka azaldu nahi dugu Regok bizi duen egoeraz, baita guzti honek izan ditzakeen ondorioez ere.

Ez gara nekatuko euskal preso politikoek bizi duten egoera salatzen. Ez gara nekatuko esaten gaixotasun larriak dituzten presoek bizi duten egoera jasagaitza dela. PSOE-ren gobernuak espetxe politikarik krudelena ezarri die euskal preso politikoei eta gaixotasun larriak dituzten presoen egoera da honen espresiorik gordiñena.

PSOE-ren gobernuak apaindutako heriotza zigorrera kondenatu nahi ditu euskal preso politikoak, gaixotasun larrien bidez, biziarteko espetxe zigorra erabiliz, presoak bakartuz eta isolatuz.

PSOE-ren gobernuak apaindutako heriotza zigorrera zigortu nahi ditu euskal preso politikoen senideak, astero beren senideak bisitatzeko errepidean milaka kilometro egitera behartuz.

Egoera guzti honen aurrean euskal erakunde eta alderdi politikoen ardurak eta utzikeriak ere mahai gainean jarri nahi ditugu, utzikeria guzti honek ere bide ematen baitio preso politikoen aurkako jazarpena areagotzeari.

Askatasuntik dei bat luzatzen diegu herritarrei egoera larri honen aurrean kalera ateratzeko.





Entzutegi nazionaleko aginduak.rar

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS