2008-09-15 03:35:31
>>>>>>>>>

Sententziari aurre egiteko mobilizazioak burutuko dira gaur arratsaldean herri guztietan

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurkako auzian epaituak izan direnek sententzia jasoko dute datorren asteazkenean entzutegi nazionalean. AAMak kalean erantzuteko deia luzatu du eta sententzia honi erantzuteko mobilizazioak burutuko dira hainbat herritan datorren asteazkenean.

 

BIZKAIA:  Barakaldon arratsaldeko 20:00etan Bilbon 20:00etan plaza zirkularrean Plentzian 20:30etan kontzentrazioa Urdulizen 20:00etan kontzentrazioa Sopelanan: 20:00etan kotxe karabana berangon 20:00etan manifa Algortan 20:30etan manifa Erromon agitazio-propaganda.... Leioan 20:00etan mani-agitazioa  - Ostegunean: Berangon kontzentrazioa 20:00etan  -Ostiralean: Erromon manifa 8etan Berangon manifa 8etan Leioan kontzentrazioa 8etan 
GIPUZKOA:

Donostia: auzo guztietan orduak ( 19.30/ 20.00)

Zarautz: asanblada + manifa, 19.30 plazan

Zumaia: asanblada+mobilizazioa 19.30 kofradian

Zestua: kontzentra 19.30 plazan

Azpeitia: Asanblada + manifa 19.30tan plazan

Azkoitia: asanblada+manifa 19.30tan plazan

Zaldibia, asanblada+mobilizazioak 20.00etan.

Ordizi; asanblada+mobilizazioa 20.00etan.

Herri guztietan asanblada+mobilizazioak 19.00/ 20.00...

Arrasate: palzan asanblada + mobilizazioa 19.00etan

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Amnistiaren aldeko mugimenduaren aurkako auzian epaituriko 24 auziperatu zitatuak izan dira datorren asteazkenerako auzitegi nazionalean. Zitazioan zehazten ez den arren, aurreikusten duguna AAM -ren kontrako epaia emango dela da.

Epaia aspaldi idatzia dagoela salatu izan dugu eta igarotako auzia, jadanik sententziaturikoa estalki juridikoz janzteko saioa besterik ez da izan.

Sententzia irakurri eta aztertu beharko badugu ere, legeztatu egin nahiko dute AAM -ren kontrako jazarpen eta debekua. Legezatatuz eta txeke txuria emanez era berean Euskal Herriaren kontrako errepresio estrategia osoari, torturari, guda zikinari, askatasun eta eskubide demokratiko oinarrizkoen zanpaketari, espetxe politika kriminal eta hiltzaileari, espetxeratze masiboei, etab.

Bereziki larria eta indarrez salatu beharrekoa beraz, ez da soilik mugimendu honen kriminalizazioa lege bilakatuko dutela. Honen atzean, preso eta errepresaliatuekiko elkartasuna, errepresio eta eskubide urraketen salaketa eta askatasun demokratikoen defentsaren kriminalizazio eta debekua, lan politiko eta sozial honen legez kanporatzea dago.

Honekin bilatzen dutena PSOE -ren gobernuak Euskal Herriari begira abian duen ziklo errepresiboak bidea garbi eta eskuak libre izatea da. Errepresioa inolako mugarik gabe eta inpunitate osoz gauzatu ahal izatea Euskal Herriaren kontra. Demokrazia ezak, salbuespen egoerak eta eskubide oinarrizkoenen zanpaketa larriak inolako salaketarik parean izan ez dezan bilatzen dute. Euskal Herrian dagoen defizit demokratikoa normalizatu eta askatasun eta oinarri demokratikoen aldeko aldarrikapen, indar eta mugimendua erditik kentzea.

Sententzia hau, ilegalizazio politikaren bultzadaz burutzen ari diren erasoaldiaren baitan kokatzen da. Euskal Herria salbuespen egoerara eraman dute. Pareko defizit demokratiko eta inpunitate maila topatzeko 30 urte atzera egin behar dugu, diktaduratik -diktadurarako sasi demokrazia izan diren 30 urteek argi adierazten dutenez. Eraso hau beraz, erasoaldi iraunkor eta masibo baten erdian kokatzen da eta ikuspuntu horretatik erantzun behar diogu, hain justu, Amnistiaren aldeko mugimendua baita errepresioari aurre egin eta egunero demokrazia baterako oinarriak aldarrikatu eta borrokatzen dituen mugimendua.


Gazte independentisten aurkako jazarpena nazioartean salatzeko bideoa

Itxialdia Sopelan euskal preso politikoen eskubideen alde

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS