2008-10-03 06:42:36
>>>>>>>>>

Iban Apaolazak bertan behera utzi du gose greba

Kateak eta esposak kendu dizkiote baina oraindik isolamenduan jarraitzen du. Bere abokatuaren esanetan animatua aurkitzen da.

Iban Apaolazaren kanporatzea salatu eta berari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa burutuko dute datorren astelehenean Beasainen, 20:00etan, Zubimuzun.

Iban Apaolazak gose graba utzi du:

Iban Apaolazak bertan behera utzi du pasa den astean hasitako gose greba. Azken egunotan tentsioak gora egin dio eta ondorioz gose greba uztea erabaki du. Oraindik isolamenduan jarraitzen du.

Astearteko prentsa oharra:

Atzo Montrealgo elkartasun kidekoek prentsaurrea eskaini zuten Ibanen egoeraren berri emanez eta espetxearen jarrera salatuz. Iban ondo eta animatua aurkitzen dela azaldu du bere abolkatuak.

Larunbateko prentsa oharra:

Atzo espetxezainek aulki psikiatriko batera lotu zuten Iban, indarrezko kamiseta batekin eta burnizko tresnekin. Modu honetan eraman zuten isolamendura.

Ostiraleko prentsa oharra:

Iban Apaolaza gose greban, edozein unetan espultsatua izan daitekeelarik:

Atzo, urriaren 2a, administrazio kanadiarrak atzera bota zuen Iban Apaolaza Sanchoren kanporaketa erabakiaren aurkako azken helegitea (PRRA bezala ezagutua, Pre-Removal Risk Assessment). Defentsak kanporaketa geldiarazteko duen azken helegite honek izaera berezia du. Izan ere, helgite honen funtsa kanporaketa geldiaraztea da, beti ere, kanporatuko den estatuan torturatua izateko arriskurik badago.

Erabaki honek tortura arriskurik ez dagoela aurrikusi eta bide ematen dio kanporaketari. Erabakia guztiz salagarria, izan ere, eta etengabe salatu den bezala, kanporatua izan bezain pronto eta espainiar estatuko mugak igaro bezain pronto, espainiar segurtasun indarrengaitik atxilotua izango da eta salbuespenezko legedi antiterroristaren aplikazioan inkomunikatua izan daiteke Iban Apaolaza Sancho, honek dakarren torturak jasateko arrisku larriarekin. Ez dago inongo kontrol judizialik, ez kanadiar estatuarengandik eta ezta espainiar estaturengandik ere.

Iban Apaolaza Sancho, euskal iheslari politikoa, 2007ko ekainaren 20an izan zen atxilotua Quebec-en. Bere aurkako kanporaketa prozesua hasi zen orduan, izan ere estatu espainolak arbitrioki ekidin baitu extradizioa eskatzea. Ordutik preso dago Riviére des Prairies Montreal-ko espetxean.

Prozesuan zehar defentsak etengabe salatutako irregulartasunak medio kanporatzea erabakitzeko bista atzeratua izan zen bi aldiz. Azkenik, urte honetako martxoaren bukaeran kanporaketa erabakitzeko bista burutu zen eta maiatzean kanporaketari argi berdea eman zitzaion.

Kanporaketa erabakian, inmigrazio komisario berak, erabakian baieztatu zuen Ana Belen Egues-en testigantza torturapean jasoa izan zela sinisteko arrazoizko motibuak existitzen direla. Torturapean eginiko deklarazio hauetan oinarrituz eraiki zen Iban Apolaza Sanchoren aurkako atxilotze agindua. Horregatik eskatzen zuen defentsak kanporaketa onartezina zela, torturapeko frogetan oinarritua zegoelako eta froga hauen erabilera guztiz debekatua dago, besteak beste, kanadiar zein espainiar estatuek sinaturiko nazioarteko tratatu eta legeengandik.

Honela, eta azken erabaki honekin, Iban Apaolaza Sanchoren kanporaketa datozen egun edo asteetan burutu daiteke, nahiz eta defentsak helegitearen ezezkoa errebisatua izan dadin eskatuko dion Korte Federalari. Egoera larri honen aurrean, eta torturatua izan daitekeen arrisku biziaren aurrean, Iban Apaolaza Sanchok gaur gose greba hasi du.

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS