2008-10-06 14:32:17
>>>>>>>>>

Iker Aristu, Mikel Marin eta Iñaki Marínek torturatuak izan direla salatu dute

Inkomunikaturik deklaratu dute epailearen aurrean eta honek 4 gazteak espetxeratzeko agindu du.

Iker Aristu, Mikel Marin eta Iñaki Marinek torturak salatu dituzte:

3 hauek beraien abokatuarekin egoteko aukera izan dute tarte labur batean eta honakoa kontatu diote:

Deklarazio poliziala egitera behartu dituztela adierazi dute, eta horretarako torturatuak izan direla. Azkenean Mikel Marinek eta Iñaki Marinek deklarazio poliziala egin dute. Ikerrek berriz ez du egin deklarazio polizialik.

Inkomunikatuak izan dituzten 3 egunetan mota guztietako tratu txarrak jaso dituztela salatu dute. Ariketa fisiko ugari egin arazi dizkiote, flexioak behin eta berriz egin arazi dizkiote, buruan poltsa jarri diote arnasarik gabe utziz, mehatxuak ugariak izan dira, denbora guztian argia piztuta izan dute lo egitea galaraziz e.a.

Iñakik kamiseta odoldua du eta adierazi duenez sudurren eman zioten kolpe baten ondorioz odoletan hasi zen.

Mikelek adierazi du bidaia oso oso gogorra izan zuela, begiak estalita eduki zizkiotela eta kolpe ugari eman zizkiotela, etengabe mehatxatuz...

Segiko kideak izatea egotzi diote eta ondorioz talde terroristan aritzea, kalteak eragitea...

Iker Aristuri epaileak segiren inguruan bakarrik galdetu dio.

Hau da momentuz dugun informazioa.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Aste honetan gutxienez 7 euskal herritar torturatu ditu espainia poliziak. Argi gelditu da independentziaren aldeko mugimenduarekin amaitzeko tortura tresna bezala erabiltzen jarraitzeko erabaki politikoa hartua dutela Zapaterok eta Rubalcabak.

Inkomunikazioa da tortura posible egiten duena, eta azken egunak dira horren lekuko zuzena. Gazteak atxilotu eta inkomunikatu dituztenean inpunitate osoz torturatu dituzte, gazte hauen autoinkulpazioak lortu eta espetxeratzeko. Ondoren autoinkulpazio hauek erabiliko dituzte epaiketan gazte hauen aurka egin eta urte askotarako espetxeratu ditzaten.

Torturaren erabilpena sistematikoa da militante independentisten aurka. Tortura erabiltzeko erabaki politikoa espainiar gobernuarena da, poliziak dira torturak praktikan gauzatzen dituztenak, eta entzutegi nazionalak torturapean lorturiko inkulpazioak erabiliko ditu herritarrak espetxeratzeko eta herritar gehiagoren aurka egiteko. Komunikabide handien isiltasunak errazten dio bidea torturaren erabilpenari.

 

 

----------------------------------------------------------------------------------
 
Astelehenean atxilotu zituzten lau gazteak espetxeratzeko agindu du Marlaska epaileak. Inkomunikatuta pasatu dira epailearen aurretik eta ondoren altxatu diote inkomunikazioa. Orain izango dute aukera beraien senide eta abokatuekin egoteko.

Iker Irigas Alcala-jovenes espetxera eramango dute eta beste hiruak Soto del Realera.
 
Momentuz hau da dugun informazioa.

 ATXILOKETEN GAINEKO INFORMAZIOA:

Miaketen gaineko informazioa:

Iker Aristu: Azken egunetan bere ingurukoei komentatu zien jarraipenak izaten ari zela. Atzo arratsaldeko 17:00etan atxilotu zuten bere etxetik ateratzen ari zela. Jertse bat jari zioten buruan. Modu honetan eraman zuten komisaldegira. Gaueko 21:30etan iritsi ziren bere etxera miaketa egitera. 10 polizia inguru ziren, eta ez zioten utzi bere guraso eta anai arrebei miaketa ikusten. Familiaren lagun bat atxilotua izan zen miaketa baimena eskatu zuenean. Ondoren aske utzi zuten. Hasiera uneetan tentsio handia zen. Poliziek inkomunikatua zegoela eta ezin zutela ikusi ohiu egiten zuten. Inongo momentutan ez zieten utzi senideei Iker ikus zezaten. Amaieran gurasoak agurtzeko aukera izan zuen baina euskaraz ez hitz egiteko argi aginduta. Etxe guztia miatu eta ordenagailua eraman zuten. 2 ordu baino gehiago iraun zituen miaketak eta kalean 40 lagun inguru bildu ziren Ikerri babesa emateko.

Mikel Marin:

Eguerdiko 13:30etan atxilotu zuten Mutilvako poligono industrialean. Kalez jantzitako poliziek zeramaten auto batean sartu zuten eta ez zen bere berri jakin bere etxea miatzera joan ziren arte. Etxeko miaketa lekukorik gabe egin zen. Hainbat senide bertara hurbiltzen saiatu zirenean espainiar polizi batek esan zien hobe zutela atzera egitea, berotuko zituztela bestela eta. Inguruaz poliziaz josita zegoen eta ezinezkoa zen bertara hurbiltzea, ezta senideentzat ere.

Iñaki Marin:

Atxiloketa arratsaldeko 18:00etan burutu zen eta gaueko 21:00etarako bere etxe ingurua poliziak hartua zuen. Gaueko 22:00ak ziren miaketa hasi zutenean.Senideak hormaren aurka izan zituzten. Ez dakite Iñakiren kotxea non aurkitzen den. Pertsona batzuk kalean protesta egiten dute bere atxiloketaren aurka.

Diego J. Octavio: I

Iruñako Labrit kalean miatu zuten bere etxea. Poliziaren presentzia izugarria da bertan.



Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS