Rego baldintza kaxkarretan ekarri dute Langraitzera
Lekualdatze normal baten bidez ekarri dute eta egoera oso txarrean iritsi da Langraitzera. Mansilatik asteartean atera eta atzo iritsi zen Langraitzera.
Juanjo Rego Vidal atzo ekarri zuten Langraitzeko espetxera:
Astearte goizean atera zuten Mansilako espetxetik eta atzo goizean eraman zuten Langraitzeko espetxera.
Egun hauetan oso baldintza kaxkarretan egin diote lekualdatzea, Mansilatik Galizara eramanez, handik Santanderrera eta ondoren Langraitzera. Lekualdatze normal bat egin diote, preso arrunt gehiagorekin batera, bere medikamentuak bere poltsan eraman behar izan ditu, baita diabetesa neurtzeko bere tresna ere... Bere gaixotasun larriekin normala litzateke lekualdatzea anbulantzia batean, modu duin batean eta zuzenean egitea. Baina euskal preso politikoa izateak ezinezkoa egiten du hori.
Preso arruntak bidean erretzen joan ziren eta honen ondorioz larri egin zuen bidaia Regok.
Texeiron (Galizan) ez zuten berarentzat medikamenturik eta une bateak beherakada handi bat izan du. Preso arrunt bat zegoen diabetikoa zena, eta honek utzi zizkion beharrezkoak zituen tresnak. Bestela bere osasun egoera asko okertuko zen.
Handik Santanderrera eraman zuten eta atzo goizean iritsi zen oso nekatua eta egoera txarrean Langraitzera.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS