AAMk Ertzaintzaren datu errepresiboak kaleratu ditu
Besteak beste pasa den larunbatean ertzaintzak Bilabonako gazte bat zuzenean gomazko pilotaz tirokatu zuela adierazi du, zauria larriak eraginez.
Ertzaintzaren bortizkeriaren aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oharra:
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azken hilabeteetan ertzaintza erabiltzen ari den bortizkeriaz bere kezka agertu nahi du eta bortizkeria honen erantzule politikoei dei bat luzatu nahi die bultzatzen ari diren polizia ereduaren gainean hausnarketa bat egin dezaten.
Ez da berria ertzaintzaren funtzio errepresiboa. Esan genezake espainiar estatuak euskal independentismoaren aurka zuzenduriko fase politiko ezberdin guztietan ertzaintzak paper bat bete duela, beti ere espainiar estrategia honen mesedetan. Adibidez 90. hamarkadan gazteria independentistarekin amaitzeko Y taldeen aurkako operazioetan ehundaka gazte atxilotu eta hauen etorkizuna entzutegi nazionalaren esku utzi zuten. Tortura kasu larriak izan ziren tartean, eta torturapean lorturiko inkulpazioak erabili zituzten gazte hauek espetxeratzeko. Batzuk espainiar espetxeetan sakabanaturik jarraitzen dute oraindik orain.
Azken hilabeteotan espainiar entzutegi nazionalak edo barne sailak ezarritako debekuen bermatzaile izan dela ikusi dugu. Bortizkeria haundiz erasotu eta sakabanatu ditu pankarta baten atzean zeuden herritarrak, berdin Zornotzan, Tolosan, Donostian, Hernanin... Herritarrak gogoz jo dituztela ikusi dugu. Bertatik bertara gomazko pilotez tirokatu dituztela, atxilotu, jipoitu, zauritu, ospitalizatu...
Benetan kezkagarria da Bilabonako gazte batekin gertatu dena. Pasa den larunbatean Hernanin ertzaintzak metro batera tiro egin zion zauri larriak eraginez. Bide honetan jarraituz edozein mobilizaziotan gertaera larriagoak izan daitezkeenaren bildur garela adierazi nahi dugu.
Sektore independentista egurtzeko, baztertzeko eta ezabatzeko apostua egin du PSOEk prozesu mpolitikoari ateak itxi eta fase errepresibo berri bati bidea irekiz. Horretarako frente errepresibo guztiak ireki ditu. PNVk bat egin du apostu errepresibo honekin, eta beronen zerbitzura jarri du bere makinaria errepresibo nagusia den ertzaintza. Ertzaintzaren bortizkeria honen atzean erabaki politiko argia dago, sektore independentistarekin amaitzeko erabakia hain zuzen ere. Eta ertzaintzak praktika errepresibo argia du helburu honen logikan.
Datuetan ikusten den bezala ertzaintzaren bortizkeriak ondorio larriak utzi dizkie hainbat herritarri. Izan ere ugariak dira gomazko pilotaz eta zuzenean joz zaurituak utzi dituzten herritarrak. Ugariak dira halaber mobilizazio eta ekimenetan atxilotu eta epaiketen zain daudenak ere.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS