Soto del Realen presoak borrokaldian dira
Bertako bizi baldintzak jasan ezinak direla salatu dute eta isolemndua egunroko ogia dela adierazi dute. Une honetan bost euskal preso politiko daude isolamenduan.
Soto del Realeko euskal preso politikoen oharra:
Sotoko Kartzelan Euskal Preso Politikoen Kolektiboa Borrokan
ISOLAMEDUARI EZ!
Euskal preso politikoen aurkako neurriak geroz eta gogorragoak diren honetan,kartzelan egotea bera ere nahikoa ez eta,kartzela barruan ere,era guztietako zigorrak jasatea behartzen gaituzte,edozein unetan, inongo arrazoirik edo aitzakiarik gabe zigor ziegetan bukatzen dugu.
Sotoko kartzelako espetxe politikak ere etengabe bultzatzen du zigor gordin hau.Pasoko kartzela izanik,preso politiko eta sozialen joan etorria handia da.Moduloak gainezka egoten dira beti eta ziegatan,banaka egoteko eskubidea eta lege babesa dugun arren, binaka egotea behartzen gaituzte eta ezartzen gaituzte neurri hau ukatzen badugu,72.Artikulua ezarri eta isolamenduan bakartzen gaituzte zigorturik.
Azken urteotan kartzelako politikaren barruan,beraien lege eta arauak hautsi eta nahi duten erara erabiliz,Euskal preso politikoak modulo berezietan denbora luzean erabat bakartzea eta sakabanatzea,ohiko zigor erantsia bilakatu zaigu.
Soton, une honetan bost kide dauzkagu isolamenduko moduloetan erabat bakarturik.Azken atxilotuetako batzuk, komisaldegietan tortura latzak jasan ondoren eta gure kideekin egoteko aukera debekaturik isolamenduan sartu dituzte edo eta Frantziatik entregatu dituzten ia gehienek ere bertan bukatu dute.Isolamenduko ziegak,modulo normalekin konparatuz,oso itxiak eta ilunak dira.Bizitzeko behar duten guztia (arropa,liburua…) mugatu egiten dute eta bi orduko patioa izaten dute bakarrik.
Sotoko Euskal Preso Politikoak bakartze politikarekin amaitzeko eta isolamenduari ez esateko borrokan ari gara. Une honetan,arratsaldeetan,itxialdi mugagabea egiten ari gara ziegetan eta gure eskaera Portu arte ekimen desberdinak eginez,borrokan jarraitzeko asmoa dugu.
Gaur egungo espetxe politika etengabeko eskubide urraketa eta zigor erantsian oinarriturik dago. Euskal Presoen kolektiboaren baitan etsipena eta errendizioa bailatu nahi dute.Gure kolektiboa, Euskal Herriaren aldeko borrokan eragile politiko zuzena eta sendoa izan ez dadin ahuldu eta indargabetu nahi dute.
Oztopo eta neurri zigortzaile guztiekin ere,Kolektiboak borrokan jarraitzen etenik gabe eta bere aldeko mugimendu osoak eta ezker-abertzaleak tinko dirau.
Estatuek darabilten espetxe politika hau,Euskal Herriaren aurkako estrategia errepresiboan kokatu behar da eta honi aurre egiteko ez dago,Euskaldunok beti egin ohi dugun bezala,borroka egitea besterik.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS