Hiru euskal preso politiko kalean baina preso
Hauez gain, gaixotasun larriak dituzten presoen egoera oso larria dela salatu dute bertan et a eragile politiko, sindikal eta sozialei dei egin diete datozen ekimenetan parte hartzeko.
MARILO GOROSTIAGA RETUERTO (IRUÑEA)
Eguna etxean eman beharra (ateratzeko ordutegia jarri diote 10etatik ordu 1era eta 5etatik 8tara)
Ingresoak edota ospitaleko hitzorduak komunikatu behar ditu.
Etxean lo egin behar du.
Iruñeatik ezin da atera, ateratzeko baimena behar duelarik.
Astean behin Iruñeako espetxean aurkeztu behar du.
Telefono bidezko kontrola aleatorioa. Astean bitan bere etxera deituko dute.
"Terrorismoari" loturiko ekintzetan ezingo du parte hartu, ez zuzenean ez zeharka.
Komunikabideei ezingo die elkarrizketarik eskeini.
ANGEL FIGUEROA FERNANDEZ (ALGORTA)
Etxean lo egin. Etxez aldatu ezkero, espetxeko baimena beharko du.
Medikuarengana joateko, baimena eskatu beharko du espetxeari, eta ezin izango du Getxotik irten medikuarengana joateko, baldin eta arrazoi nahikorik ez badaude. Salbuespen bezala, etxetik irten ahal izango du 16.00tik 18.00etara, beti ere Getxotik irten gabe
Espetxeko Zerbitzu Sozialak astean 2 telefono kontrol egin beharko ditu
Astean birritan, Bilboko Zerbitzu Sozialen egoitzara joan beharko du sinatzera
Espetxeko zerbitzu medikuei bere osasun egoeraren berri eman beharko dio, ospitaleratze bakoitzaren berri zehaztuz
Toki zehatz batzuetara joateko debekua: "terrorismoa" goratzen den edo biktimen sentimendua irain dezakeen toki edo ekitaldietara.
Azken hilabeteotan behin baino gehiagotan eman dugu gaixotasun larriak dituzten preso politikoen egoeraren berri. Espetxe politika honek euskal preso politikoak eskubiderik gabe uzten ditu, tartean osasun zerbitzu duin bat jasotzeko eskubidea egunero ukatzen zaielarik.
Mikel Ibañez orain dela hilabete batzuk Debako bere etxera ekarri zuten espetxealdi arindua bete zezan. Anjel Figeroa eta Marilo Gorostiaga espetxetik atera dituzte kontrolerako neurri zorrotzekin. Horregatik esaten dugu kalean preso dituztela. Euskal preso politikoen aurkako txantaia eta etengabeko mehatxua norainokoa den argi gelditu da kasu hauetan ere. Nola ulertu bestela ezarri zaien neurri sorta?
Azken hilebeteotan lan andana egin da Euskal Herrian gaixotasun larriak dituzten preso politikoen askatasuna eskatzeko. Euskal Herrian salaketa eta mobilizazio ugari egin dira egoera larri hauek salatzeko. Eta presio guzti honek bultzatuta hartu dituzte hartu dituzten neurriak. Hala ere argi adierazi dute, espetxetik atera arren ez dituztela aske hain erraz utziko, beraien jarduera pertsonal eta politikoa erabat baldintzatuko duten neurriak ezarriz.
Bitartean egoerak larria izaten jarraitzen du. 3 hauen egoera larriaz gain gogoan izan behar ditugu 11 preso politiko gaixotasun larriekin dituztela oraindik giltzapean. Minbizia, bihotzeko arazoak, artrosi orokortua, gaitz zerebrobaskularra, gaixotasun psikologikoak... Euskal preso politikoei apaindutako heriotza zigorra ezarri nahi die Zapaterorern gobernuak. Azken asteotan iritsi zaizkigu azken adibideak: Mikel Gil bere buruaz beste egiten saiatu da eta Antton Lopez Ruizi krisialdi zerebrobaskularra eman dio. Azken egunetako gertaerak dira hauek, kolektibo oso batek bizi duen egoera ongi laburbiltzen dutenak.
Finean euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako etengabeko jazarpena da guzti honen atzean dagoena. Euskal preso politikoak txantaiarako erabiliak dira, beraien izaera politikoa ukatzen zaie, eta eskubide guztien ukaziopean benetan egoera larrian dituzte espetxeetan. PSOEren gobernuek herri honetako sektore bat ezabatzeko apostuaren baitan soilik ulertzen dugu euskal preso politikoen aurka egiten ari direna.
Azken hilabeteotan gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna aldarrikatuz 11 ekimen martxan jarri dira Euskal Herrian. Herriz herri eta auzoz auzo bide honetan lanean jarraitzeko deia egiten dugu, beraien askatasuna guk egiten dugun presio eta lanarekin soilik etorriko baita. Zentzu honetan, euskal herriko eragile politiko, sindikal eta sozialei aldarrikapen honen inguruan biltzeko deia egiten diogu, datozen hilabeteotan burutuko diren ekimenak bultzatuz.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS