2009-01-08 10:12:37
>>>>>>>>>

Permach eta Zinkunegi guardia zibilak jazarriak

Samancako espetxetik Langraitzeko espetxera egiten diren lekualdatzeetan ohikoak dira guardia zibil euskal preso politikoen aurka izandako jarrerak. Permachen kasuan belarrondokoa eman zion guardia zibilak ertzaintzaren aurrean.

Joseba Permach eta Joseba Zinkunegiri gertaturikoa:

Salamanca eta Langraitzeko espetxeen artean burutzen diren lekualdatzeetan ohikoak bihurtzen ari dira guardia zibil baten jazarpen, irain eta erasoak.

Orain dela zenbait aste Joseba Permach Langraitzeko espetxera ekarri zuten diligentzia batzuk medio. Behin Langraitzen zeudela guardia zibil honek belarrondoko bat eman zion Permachi, honekin batera iraindu eta umilatu egin zuelarik.

Joseba Zinkunegiren kasuan berriz eskutik hartu eta eskua motorraren aldean jartzera behartu zuen, eskua erretzeraino.

Guardia zibil honen jarrerak beste zenbait preso politikorekin ere errepikatu izan dira azken hilabeteotan.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Modu honetako gertaerek ondo agerian uzten dute euskal preso politikoek espetxeetan bizi duten eguneroko eskubide urraketa. Guardia zibil eta espetxezainek inpunitate osoa dute euskal preso politikoak nahibezala tratatzeko, espetxe politika krudel hau euskal preso politikoen kolektiboa suntxitzeko bide ematen duelako.

Joseba Permachen kasuan benetan salagarria da erasoa ertzaintzaren aurrean burutu izana.

 

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS