2009-01-23 01:29:33
>>>>>>>>>

Espainiar poliziak zortzi independentista atxilotu ditu eta hainbat miaketa egin ditu hego Euskal Herrian

Garzon epailearen aginduz burutu da gaur goizaldeko operazioa. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak gogor salatu du gaurko operazioa eta mobilizazioak deitu ditu arratsalderako.

Gaurko operazioko argazkiak

Azken unekoak:

- Momentu honetan polizia Gasteiz Izan plataformaren egoitza miatzen ari da.

- Usurbilgo lokal bat miatu dute Hodei bertan zela. Lokala herriko talde ugarik erabiltzen dute.

- Miren Legorbururen etxea ere miatu dute 5 orduz, bertatik paperak eta 4 ordenagailu eraman dituzte.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra gaurko operazioaren harira:

Informazioa:

  • Operazioa D3Mren aurkakoa izan da, eta miaketa ugari burutu ditu poliziak. Helburua hauteskudeetan ezker abertzalearen zerrendak egon daitezen ekiditea da.

  • Atxilotuak inkomunikatuak daude eta Madrilera eramango dituzte. Igandean pasatuko dituzte epailearen aurretik.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak momentuz honako herritarren atxiloketak konfirmatu ditzake:


Gipuzkoan:

Agurtzane Solabarrieta (Usurbil)

Hodei Egaña (Donostia)

Bizkaian:

Eli Zubiaga (Algortarra da, baina Lekeition atxilotu dute)

Iker Rodrigo (Erromon, Erandiokoa izatez)

Arantza Urkaregi (Bilbon)

Imanol Nieto (Sestao)

- Joxerra Etxeberria eta Tasio Erkiziaren etxeak miatu dituzte.

Araba:

Iñaki Olalde (Agurain)

Amparo Lasheras (Gasteiz)

- Aitor Bazares ez dute atxilotu, eta bere etxea ere ez dute miatu.

- Fernando Antiaren bi etxe miatu dituzte.

Nafarroan:

- Santi Kiroga eta Marine Pueyoren etxeak miatu dituzte.


AAMren balorazioa:

Gaur goizaldean espainiar poliziak Bizkaian, Araban eta Gipuzkoan burutu dituen atxiloketen aurrean honakoa adierazte dugu:

  • Espainiar gobernuak aurrera daraman estrategia errepresibo ero baten azken kapitulua dira atxiloketok. Independetista izatea atxiloketekin eta espetxearekin ordaintzen da Euskal Herrian, lan politikoa errepresio basatiarekin zigortzen da Euskal Herrian.

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hauteskundeetarako hilabete falta denean ordezkari politikoen aurkako atxiloketak masiboki burutzeak adierazten digute espainiar gobernuak ezarritako salbuespen egoera norainokoa den. Demokraziaren oinarrizko printzipioei burla egiten die behin eta berriz espainiar gobernuak.

  • Euskal Herrian ez dago sufragio unibertsalik. Euskal herrian ez dago hauteskunde librerik. Euskal Herrian ezin du edonork hautgai izan. Euskal herrian milaka laguni ukatzen zaie bozkatzeko eskubidea. Guzti honetaz gain gaur esan dezakegu Euskal Herrian hauteskundeetara aurkeztu nahi izateak polizia operazio eta espetxea dakarrela ordainetan. Zein demokrazia eredu da hau?

  • Independentismoaren aurkako gurutzadan urrun joateko prest daudela erakutsi digute beste behin Zapaterok eta Rubalcabak. Denak balio du independentismoaren aurka: ordezkari politikoen atxiloketa masiboek balio dute, espetxeak betetzeak balio du, torturak balio du, ilegalizazioak balio du. Ongi erakutsi dute beste behin urrun joateko prest daudela bide errepresibo itsu honekin.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi dugu eraso berri honen aurrean erantzutera, besteak beste gaur arratsaldean hainbat herritan burutuko diren mobilizazioetan parte hartuz.

Shanti Kiroga eta Mrine Pueyori elkarrizketak:

http://www.archive.org/download/SantiKiroga/SANTI_64kb.mp3

http://www.archive.org/download/MarinePueyo/MARINE.mp3

Gazte independentisten aurkako jazarpena nazioartean salatzeko bideoa

Presoekiko elkartasuna

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS