2009-02-10 10:27:22
>>>>>>>>>

Torturaren aurkako egunaren harira ekimen ugari burutzen ari dira Euskal Herrian

Orain dela 28 urte Joxe Arregi zizurkildarra heriotzeraino torturatua izan zen. Oraindik orain tortura eguneroko ogia dela gogora ekarri du AAMak.

>>> Argazki galeria

OTSAILAK 13ko MOBILIZAZIOAK:

Nafarroa:

Lesaka: Konzentrazioa 20:00etan plazan.

Iruñea: Konzentrazioa 19:00etan Sarasate pasealekuan (parlamentuaren aurrean).

Lizarra: Konzentrazioa 19:30etan Udal plazan.

Antsoain: Manifestazioa 18:00etan (Larunbatean)

Burlatan:  Manifestazioa 12:30etan (Igandean)

Gipuzkoa:

Donostia: 19:00etan PSOEko egoitzaren aurrean.

Soraluze: Mobilizazioa 20:00etan Plaza berrin.

Mutriku: Manifestazioa 19.00etan plazatik

Deba: Mobilizazioa 19:30etan plazan

Elgoibar: Manifestazioa 20:00etan plazatik

Ibarra: Manifestazioa 19:30etan plazatik

Tolosa: Mobilizazioa 19:30etan Triangulon.

Bilabona: Manifestazioa 19:30etan.

Amezketa: Konzentrazioa 19:30etan plazan

Arrasate: Manifestazioa 19:00etan  Seberotik.

Hernani: Manifestazioa 20:00eta plazatik

Orereta: Manifestazioa 20:00etan

Azpeitia: Konzentrazioa 19:30etan anbulategian

Zestoa: Konzentrazioa 19:30etan plazan.

Zumaia: Konzentrazioa 19:30etan Magnolio aurrean.

Getaria: Konzentrazioa 19:30etan udalatze aurrean.

Zarautz: Manifestazioa 20:00etan udaletxetik.

Zaldibi: Enkartelada 20:00etan plazan.

Legorreta: Konzentrazioa 20:00etan plazan.

Lazkao: Konzentrazioa 19:30etan

Ataun:Konzentrazioa 20:00etan

Bizkaia:

Bilbo:    Alde Zaharrean, Konzentrazioa Etxebarrietan anaien plazan

            San Inazion, mobilizazioa 19:30etan levante plazan.

            Errekalden, 20:00etan batzokitik PSOEko egoitzara manifestaldia

            Indautxun, 19.30tan Asensio txokotik gizakatea batzokira 

Santurtzi: Manifestazioa 20:00etan udaletxe aurretik

Arrigorriaga: Mobilizazioa 19:30etan Argala plazan

Trapagaran: Konzentrazioa 20:00etan La Caixa aurrean.

Basauri: Manifestazioa 20:00etan PSOEren egoitzatik.

Galdakao: Mobilizazioa 20:00etan Zamakoan.

Ugao: Konzentrazioa 20:00etan BBK aurrean.

Algorta: Mobilizazioa 20:00etan Telletxen.

Berango: Mobilizazioa 20:00etan Gudarien plazan.

Erromo: Mobilizazioa 20:00etan Kolase

Leioa: Mobilizazioa 20:00etan bulebarrean

Plentzia: Mobilizazioa 20:00etan Pirulin.

Sopela: Mobilizazioa 20:00etan frontoi aurrean.

Urduliz: Mobilizazioa 20:00etan  BBVan.

Mungian: Mobilizazioa 20:00etan Txistulari plazan.

Bakio: Mobilizazioa 20:00etan udaletxe plazan.

Lekeitio: Hitzaldia Kultur etxean 18:00etan.

Ondarru: Mobilizazioa 19:30etan Alamedan.

Markina: Mobilizazioa 12etan arkupean (larunbatean)

Durango: Mobilizazioa 20:00etan Andra Marin.

Otxandio: Konzentrazioa herriko plazan.

Araba:

Laudio: Torturaren aurkako bertso saioa 20:30etan gaztetxean.

Gasteiz: Erakusketa egun osoan zehar Dato kalean

Mobilizazioan unibertsitateetan:

PATetik dei egiten dugu otsailaren 12an unibertsitatean eta 13an herrietan
torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzera.

OTSAILAK 11, ASTEAZKENA
Mobilizazioa Leioako kanpusean PATek deituta.

OTSAILAK 12, OSTEGUNA
Mobilizazioak unibertsitateetan PATek deituta:

- Enekuri (magisteritza): eguerdian.
- La Casilla (peritoak): 12:00etan, eskolako sarreran.
- San Mames (ingeniaritza): 13:30etan, G eraikinaren sarreran.

OTSAILAK 13, OSTIRALA
Mobilizazioak herrietan Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.

OTSAILAK 13, TORTURAREN AURKAKO EGUNA:

1981. urtea zen Joxe Arregi Zizurkilgo herritarra atxilotu eta 9 egunez basatiki torturatua izan zenean. Komisaldegiko infernua atzean utzi zuen 9 egun inkomunikaturik igaro eta gero, baina Carabanchel espetxeko ospitalean sartu behar izan zuten benetan egoera tamalgarrian. Bere gorputza  ubelduraz eta erreduraz josita zegoen, eta gutxi iraun zuen bizirik. Otsailak 13 hartako bere hitzek ongi adierazten dute Joxe Arregik pairatu behar izan zuena. Oso latza izan da esan eta heriotzaren marra igaro zuen.

Azken 40 urteotan 7000 euskal herritar baino gehiago izan dira basakeria hau sufritu dutenak. Euskal Herritarren aurkako errepresio eroan tortura  egunero erabili baitute unean-uneko gobernu ezberdinek.

Independentziaren aldeko borrokarekin amaitzeko tresna politiko bezala erabiltzen du tortura espainiar gobernuak, informazioa politikoa eskuratu, atxilotuen autoinkulpazioak lortu eta euskal herritarren artean benetako beldurra zabaltzeko helburuarekin.

Tortura sistematikoa dela esaten dugu, eta atzean utzi dugun urtea da esaten dugunaren adibide argia. 2008. urtean 62 euskal herritar torturatu dituzte guardia zibilek eta espainiar poliziek, hauetako 6 ospitalizatuak izan direlarik. Igor Porturen ospitalizazioarekin hasi zen 2008a eta Harkaitz Landaberearen ospitalizazioarekin amaitu da. Tartean beste 60 euskal herritarrek pairatu dute torturaren infernua.

EAEn hauteskunde giroa nagusitu den honetan gogoratu behar dugu nork zer egiten duen torturaren  gurpilean. Argi adierazi nahi du Zapatero, Rubalcaba eta Patxi Lopez direla torturaren arduradun politikoak, eta argi adierazi nahi dugu Ibarretxe, Ziarreta eta Madrazo itsu, mutu eta gor egon direla tortura kasu hauen guztien aurrean.

Nafarroako kasuan berriz pasa den urtean izandako gertaera larrien aurrean argi gelditu da UPN, PSN eta CDN alderdiek babes osoa eskaintzen dietela torturatzaileei, torturatzen jarraitu dezaten. Honez gain parlamentuan daude beste taldeek tortura kasu aurrean agertu duten jarrera oso epela izan dela salatu beharrean gaude.

Gure aldetik, data hauetan gogoan izan nahi ditugu Euskal Herrian torturatuak izan diren herritarrak, bereziki torturak hil dituenak. 2009. urteko otsailaren 13an oraindik orain torturaren errealitatearekin aurrez aurre aurkitzen gara, atxilotuen inkomunikazioak horretarako inpunitate guztia eskaintzen dielako torturatzaileei. Ondorioz, torturaren aurkako borroka ez da amaitu.

Euskal Herriko Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu Otsailaren 13an Euskal Herrian torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzera.


 

 

 

Joxe Arregi eta Steve Biko.doc

INFORME TAT tortura 2008.pdf

Gazte independentisten aurkako jazarpena nazioartean salatzeko bideoa

Itxialdia Sopelan euskal preso politikoen eskubideen alde

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS