2009-04-27 13:13:46
>>>>>>>>>

Apurtu.org denuncia el intento de criminalización que ha sufrido

 

La web navarra contra la represión fue objeto de un claro intento de criminalización por parte del periódico ultraconservador ABC. Según el rotativo del Grupo Vocento, apurtu.org contenía un canal televisivo on line donde "proetarras buscan elevar la moral de los presos". Pese a las provocaciones e intentos de criminalización, desde apurtu.org han anunciado que seguirán firmes en su trabajo.

Nota de Apurtu.org:

Apurtu.org web orritik gure salaketa adierazi nahi dugu azken hilabeteetan jasaten ari garen kriminalizazio saiakerengaitik. Gure komunikabideen izena argitaratu dute hainbat alditan komunikabideetan Espainiako Auzitegi Nazionalak debekatu dituen ekitaldiekin erlazioa eginez. Oraingo honetan, ABC izan da artikulo bat argitaratu duena, eta horretarako oinarri bezala hartu dituzte terrorismoaren aurkako borrokaren informazio iturriak. Artikulo honetan, gezurrak eta zehaztasungabeak ez diren akusazioak botatzen dira. Eta guzti hau zergaitik? Martxan jarri dugulako Apurtu Telebista, telebista on line kanal berri bat, guk egindako bideoekin osatzen dena.

Gure usteetan, artikulo honen benetazko helburua da iritzi publikoa prestatzea adierazpen askatasunaren aurkako balizko eraso baten aurka. Ez ginen izango lehenengoak. Gure Herrian asko izan dira itxi dituzten komunikabideak, eta hemen ez da ezer gertatu, nahiz eta gero beraien kontrako frogarik ez izan. Oraingo honetan ere, botatako akusazioak barre egitekoak dira, eta benetan barre egiten dugula ABCren artikuloa irakurtzen dugunean, baina triste samar jartzen gara ere, badakigulako artikulo honen atzean diseñu errepresibo bat dagoela, eta guzti hau lehenengo pausoa besterik ez dela.

Egiten dugun lanaren apologia besterik ez dugu egiten. Ez gara profesionalak, soilik lagun talde bat, zeinek komunikabide gehienetan ateratzen ez den informazioa kaleratu nahi dugula. Ez gara profesionalak, baino profesional asko baino lan txukunagoa egiten dugu, beraiek Barne Ministerioaren aginduak jarraitzen dutelako. Eta gainera hori erabiltzen dute beste komunikabideekiko lankideak erasotzeko. Gure ustetan demokrazia batean gure lana ez zen delitua izan beharko.

Beste komunikabideei iturri polizialen oinarria hartzen dituzten informazioei eta prentsa artikuloei balio eta sinesgarritasuna ez ematea eskatzen diegu, eta eraso berri hau salatu dezatela. Beraiekin bat egiten ez duten ahotsak isiltzeko luxoa hartzen badute, herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubidea urratzen dute, eta baita informazioa libre emateko eskubidea. Ez badugu eskubidea Herri honetan ematen diren errealitate gordienen berri emateko, eta horixe bera egiteagatik proetarrak esaten badigute, nork emango du informazio hori? Guk lanean jarraituko dugu, horretaz inork ez dezala zalantzarik izan.

 

Amaia Izko valorando la sentencia absolutorio de l@s concejales de Berriozar

Primer homenaje a Jon Anza a su llegada al tanatorio

CANCIONES A FAVOR DE LOS PRESOS Y REPRESALIADOS POLITICOS

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS