2009-05-20 02:44:24
>>>>>>>>>

Ion Anzaren desagerpena salatzeko manifestazio burutuko da gaur arratsaldean Hendaian

Arratsaldeko 17:00etan aterako da Hendaiako Kasino zaharretik eta bertan Zapatero eta Sarkozyri Ion non den galdetuko zaie. Ion aurkitzeko brigadak ere bihar burutuko dira.

Jon Anza euskal militante politikoa aurkitzeko brigadak:

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak datorren astebururako Jon Anza preso ohia eta euskal iheslari politikoa aurkitzeko brigada herritarrak antolatu dituela jakinarazi nahi du. Baiona eta Tolosa arteko tren geltokietan eta inguruko txokoetan kartelak jarriko dira eta eskuorriak banatuko dira Jonen aurpegiarekin. Bere inguruan egon daitekeen informazio guztia jasotzeko telefono zenbaki bat egongo da beraietan.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik Jonen desagerpena ahalik eta azkarren argitzeko lanean ari garela adierazi nahi dugu, eta dei egiten diegu herritarrei brigada herritarretan parte hartzera anima daitezen. Brigaden inguruko informazio gehiago nahi Amnistiaren Aldeko Mugimenduko herri eta auzoetako kideek izango dute eskura.

Besterik gabe, aurrerantzean ere dugun informazioa herritarrei eskaintzen joango garela jakinarazten dugu.

Gazte independentisten aurkako jazarpena nazioartean salatzeko bideoa

Presoekiko elkartasuna

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS