Arraldeko elkartasun egunaren harira askatu.org-ren oharra
Muntaiaren arrazoiak eman nahi izan ditugu oharrean.
Arraldeko Elkartasun Egunaren harira www.askatu.org webgunearen oharra:
Ezer baino lehen barkamenak eskatu nahi dizkiegu muntaia guzti hau egin ahal izateko beraien aurpegiak erabili ditugun Goenkaleko aktoreei.
Muntaiatxo honen bidez espainiar epaileen, komunikabideen eta talde faxisten eromen errepresiboa agerian utzi nahi genuen. Maila batean gure helburua bete dela esan dezakegu.
Azken hilabeteotan asko izan dira webgune honetatik hartu eta debekatu dituzten deialdiak. Espainiar gobernuak herri honetan ezarri duen mugarik gabe errepresiboaren adibide bat baino ez dira debeku hauek. Eromen guzti honi umorez aurre egin nahi izan diogu oraingo honetan.
Gure lana herri honetan ematen den errepresio basatia agerian uztean datza. Komunikabide handiek ezkutatu ohi dute hori azaleratzen saiatzen gara, hainbat herritarren lan militanteari esker. Egunero 3.500 sarrera izatera iritsi gara eginahal honetan. Honek ematen digu indarra aurrera egiteko, webgune hau debekatu eta itxi nahi duten faxista guztien gainetik.
Aurrerantzean ere, eguneroko lan xumeari loturik jarraituko dugula adierazi nahi dugu. Mila esker guztioi. Egunero topo egingo dugu elkar.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS