Senide bat atxilotu eta asko bisitarik gabe utzi dituzte
Aurreko bi asteetan Badajozen eta Foncalenten gertaturiko espetxe gehiagotara zabaltzen ari da, ondorio gero eta larriagoekin.
Espetxeetako gertakariak, senideak bisitarik gabe eta atxiloketa bat
Huelvako espetxean aurrez aurrekoa zuten hiru senidek bisita galdu dute gaur. Madriletik datorren zirkular bat dela medio, senideak katxeatu nahi izan dituzte. Hirurek aurrez aurrekoa eta bisita galdu egin dituzte. Gainontzeko senideak, soilik bisita arrunta zeukatenak, lokutorioetan sartu eta presoei gertatutakoa kontatu diete. Horren ondorioez, presoek lokutorioetatik irten eta bisita gabe geratu izan dira ere.
Bestalde, Curtiseko espetxean ere, Zigor Blanco eta Iñaki Peñaren senideak aurrez aurrekorik gabe geratu dira ere. Peñaren aitak bisitak egiten diren areto batetara sartu nahi izan du guztiaren gainetik. Han zegoela, zerbitzu burua azaldu eta Goardia Zibila deitu du. Hauek, Peñaren aita atxilotu dute, "por desobediencia a la autoridad" eta "por no dejarse cachear". Orain, epailearen aurretik pasatu beharko du. Gainontzeko senideek, bisita normala zeukatenek, bisita egin ahal izan dute.
Herrera de la Manchan, aurrez aurreko familiarra zuten senide eta presoak bisitarik gabe geratu dira. Almerian ere, beste lau senide bisita barik geratu dira eta Villenan (Alacanten) beste hainbeste suertatu da beste senide batekin.
Etxeratek gogor salatu nahi ditu gertakari guzti hauek. Egoera benetan larria da. Espetxe politika kriminalaren beste gogortze baten aurrean gaude. Orain, senideak daude jo-puntuan. Gure kontrako erasoak gora doaz, etengabe eta horren lekuko dira azken urtean gertatutako erasoak, mehatxuak, irainak, kolpeak, argazkien polemika, Etxerat bera legez kanpo uzteko mehatxua edo azken egunetan Badajoz, Albacete, Foncalent, Alcalá Meco, Curtis edo Huelvan gertatutakoak.
Elkartasuna eta senideak kolpatuz, presoak suntsitu nahi dituzte. Euren inguru sozial eta afektiboa kolpatuz, presoa beraren egoera larritu eta zaildu nahi dute. Baina, argi eta garbi esan nahi diegu ez ditugula gure senide eta lagun presoak bakarrik utziko. Ez dira inoiz bakarrik ibiliko.
Gazte independentisten aurkako jazarpena nazioartean salatzeko bideoa
Presoekiko elkartasuna
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS