Ertzaintzaren berriz protagonista Donostian eta Bibon
Bart gauean Donostiako harreran gogor kargatu ondoren goizean Muguruza eta Brouarden omenaldian sartu dira pankarta bat kentzera.
Azken informazioa:
Argazkietan atzo Donostian botariko pilota batzuk eta zaurituetako baten ubeldura.
Ospitalizatua izan den herritarri alta medikua eman diote.
Ertzaintzak Donostiako gazteen harreran kargatu zuen:
Aitor Olaizola, Oier Llorente eta Adur Fernandez atzo gelditu ziren libre bermea ordainduta, eta atzo bertan egin zitzaien lehen harrera Donostian. Goizeko 2:00ak inguruan iritsi ziren hiru gazteak alde zaharrera eta bertan zain zituzten ehunaka lagun. Ikatz kalean egin zieten aurreskua eta momentu horretan Ertzain ugari pilotazoka sartu ziren kale honetan. Kalea okupatu zuten eta bertan zeuden herritarrak bortxaz sakabanatu zituzten.
Momentuz ditugun datuen arabera hauek dira ondorioak: Aitor Olaizola atzo libre gelditu zen gaztearen osaba ospitalean dago bi pilotazo jaso ondoren. Beste bi pertsona ere jipoituak izan ziren. Egunean zehar datu gehiago biltzea espero dugu.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik salatu nahi dugu aste honetan Ertzaintzak basatiki erasotzen duen bigarren harrera dela honakoa. Hernanin bertaratu zirenen aurka gogor jo zuten, baita Donostian ere. Ertzaintzaren bortizkeriak kasu honetan euskal preso politikoekiko elkartasuna erasotzea izan du helburu argia.
Euskal preso politikoak herri eta auzoetan sustrai sakonak dituzte, askoren artean dira maitatuak eta gure herriaren historian libre gelditu den preso politiko orok jaso du herritarren berotasuna eta harrera. Azken urtean behin eta berriz erasotuak izaten ari dira harrera hauek, baina ezin esan honekin bilatzen duten helburua lortu dutenik. Euskal preso politiko bat kaleratzen denean harrerak antolatzen dira herrietan, eta argi izan dezatela aurrerantzean ere hau horrela izango dela.
Kasu honetan Odon Elortzari zuzenean galdetu nahi diogu eta zer egingo duen atzo Ertzaintzak erabili zuen bortizkeriaren aurrean. Aitor Olaizolaren osaba bat bere iloba agurtzera atera zen atzo kalera, eta ospitalean amaitu zuen. Zer du esateko honen aurrean Donostiako alkateak?
Besterik gabe euskal preso politikoen defentsan aurrera egiteko deia luzatzen dugu.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS