2009-12-04 05:23:26
>>>>>>>>>

Espetxe askotan borrokaldiak burutzen ari dira

Miaketekin ematen ari den jazarpena salatzeko itxialdiak eta komunikazio grebak burutzen ari dira hamaika espetxeta.

Espetxeetako gertaerak:

HUELVA
2009-12-03: senideei egiten dizkieten ukimenezko miaketak direla eta, uko
egin dizkiete aurrez aurrekoei. Espetxe honetan berezitasuna dago: aurrez
aurrekora sartzeko, aurretik lokutorioko bisita egiten dute, eta beraz,
miaketak lokutorioetako bisitara sartzeko izaten da ere. Kasu batzutan,
bisita horietara sartzeko ere miatu nahi izan dituzte, baina ez beti.

SOTO DEL REAL
 2009-12-01: senideei egiten dizkieten ukimenezko miaketak direla eta,
aurrez aurrekoen greba mugagabea egingo dute. Igandeetan, itxialdia
burutuko dute.

CURTIS TEIXEIRO
 2009-11-30: senideei egiten dizkieten ukimenezko miaketak direla eta,
azaroaren 30etik itxialdia burutzen ari dira abenduaren 7a arte. Ez
telefono deirik, ez bisitarik, ezta gutunak bidali: komunikazio greba.

BADAJOZ
 2009-11-30: aurrez aurrekora sartzeko senitarteko bati ukimenezko miaketa
egin nahi izan zioten. Bera ukatu egin zen, eta beste familiarrak ere ez
ziren aurrez aurrekora sartu, beraiek ez miatu arren. Ez zuten aurrez
aurrekorik izan.

CASTELLO - ALBOCASSER
2009-11-30: aurrez aurrekora sartzeko ukimenezko miaketa egin behar
zizkietela esan zieten senitartekoei. Ukatu ziren eta aurrez aurrekorik
gabe geratu ziren.

DUEÑAS
 2009-11-30: senitartekoei egiten dizkieten miaketak direla eta, itxialdia
burutzen ari dira 3 egunetan zehar. Pasan den astean espetxeko janariari
uko egin zioten.

FONCALENT NESKAK
 2009-11-30: senitartekoei egiten dizkieten miaketak direla eta,
komunikazio greba burutzen ari dira gaurtik hasita, Abendua osoan zehar.

SEGOVIA
 2009-11-30: senitartekoei egiten dizkieten miaketak direla eta, itxialdia
burutzen ari dira.

VALENCIA II
 2009-11-30: aurrez aurrekora sartu nahi zuten senitartekoei ukimenezko
miaketak egin nahi zizkieten, umeak barne. Ukatu egin ziren. Presoak
itxialdia burutzen ari dira.

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS