2010-02-03 03:48:42
>>>>>>>>>

Ertzaintzak ankerki torturatu ditu atxilotuak

Atxilotuek tortura fisikoak eta psikologikoak jasan dituzte, eta bost hauetatik hiru ospitalizatuak izan dira. Bihar emango du besteen inguruko informazioa.

Ertzaintzak inkomunikaturik izan dituen euskal herritarrak torturatu ditu:

Ibon Iparragirre:

Neskalagunarekin mehatxatu dute.
Argia piztuta eduki diote uneoro eta ez diote utzi lo egiten.
Zarata asko atera dituzte.
Presioak eta umiliazioak etengabeak izan dira.
Bultzaka ibili dute eta abokaturik gabe etengabe galdekatu dute.

Asier Badiola:

Atxiloketa unean eskuburdinak jarri eta bortizkeria handiz bultza egiten diote saihetsean kolpea hartzen duelarik. Horrek bi pitzadura eragiten dizkio saihetsetan. Komisarian mediku forentseak ikusten du eta bere aginduz ospitalera eramaten dute. Ospitalean esaten diote bi pitzadurez gain ziurrenik kartilagoa ere mugitua duela. Atxiloketa aldian har ditzan medikamentuak ematen dizkiete Ertzainei medikuek. Komisarian ez dizkiote ematen dagozkion medikamentuak. Alderantziz, saihetsetan kolpatzen dute, sekulako mina eragiten diotelarik. Komisarian berriz mediku forentseak ikusten duenean berriz ospitalera eramateko agintzen du.
Etengabe abokaturik gabeko galdeketak egiten dizkiote. Jatekoa ematen diote (pasta), beraien artean el suero de la verdad deitzen diotelarik ematen diotenari. Ondoren paretan marrazki bizidun antzekoak ikusten ditu, sabaia eroriko dela iruditzen zaio eta hotza eta beroa tartekatzen sentitzen ditu.
Etengabe mehatxatzen dute haurdun dagoen bere bikotearekin eta bai aurrez duten umearekin ere. Presio gogorrak jasaten ditu.
Sekulako mina pasa duela dio, eta psikologikoki oso gogorra izan dela jasandakoa.
Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako tratu txarrak.

Xeber Uribe:

Atxiloketako ia denbora guztia lepoa beheraka duela egotera behartzen dute, ondorioz kontraktura muskularra izaten duelarik. Ospitalera eramaten dute.
Etengabe galdeketak egiten dizkiote abokaturik gabe, sekulako presioak eragiten dizkiote eta mehatxatu egiten dute bere senideekin.
Argia piztuta du etengabe eta ez diote atseden hartzen uzten.
Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako tratu txarrak.

Urtza Alkorta:

Atxiloketako ia denbora guztia lepoa beheraka duela egotera behartzen dute, ondorioz kontraktura muskularra izaten duelarik. Ospitalera eramaten dute.
Ez diote uzten lorik egiten. Etengabe galdeketak egiten dizkiote abokaturik gabe, senideekin mehatxatuz. Uneoroko zaratak eta oihuak eragiten dizkiote, ez diotelarik atseden hartzen uzten.
Guardia Zibilaren eskuetan utziko dutela mehatxu egiten diote.
Epailearen aurrean salatzen ditu jasandako torturak.

Zunbeltz Bedialauneta:

Kolpeak ematen dizkiote buruan eta belarrian eskua zabalduta. Belarri batean kolpatzen duten bitartean bestean sekulako zaratak eta oihuak botatzen dizkiote.
Etengabe galdekatu dute abokaturik gabe.
Mehatxu asko egiten dizkiete senideekin, bere bikotea atxilotu zutela, ez duela berriz ikusiko...
Argia piztuta eduki diote etengabe, ez diote utzi lo egiten.
Bere umearen argazkiak erakutsi dizkiote mehatxu egiten zioten bitartean.
Epailearen aurrean salatu du jasandako tratua.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa:

Tortura kasu larri hauen aurrean Amnistiaren Aldeko Mugimenduak honakoa adierazi nahi du:

Tortura kasu hauek arduradun politiko argiak dituztela esan nahi dugu. Kasu honetan Rodolfo Ares eta Patxi Lopez egin nahi ditugu euskal herritar hauek jasan dituzte tortura eta tratu txarren erantzule. Tortura erabaki politikoa da, argi dago. Torturak ekidin nahi dituen inork ez luke inoiz inkomunikazioa erabiliko. Aldiz, inkomunikazio baliatzen du bere helburu politikoak lortzeko tortura erabili asmo duenak.

Beste behin ere inkomunikazioa eta torturaren aurkako lotura agerian gelditu da. Ertzaintzak inkomunikazioa erabili ez duenean atxilotuak izan direnek ez dituzte tratu txarrak salatu. Aldiz, pasa den urteko martxoan, PNV-ren erabakiz, Ertzaintzak berriz inkomunikatzeari ekin zion, eta berriz Ertzaintzaren aurkako tortura salaketak agertu dira.
Tortura motak aztertuta ikusten dugu azken atxilotuen aurka erabili diren tortura moldeak Atutxaren garaian ohikoak ziren berberak direla. Tortura psikologiko gogorrak, aluzinazioak sortzen dituzten sustantzien erabilera e.a. Dirudienez orduko ezagutzak berreskuratu ditu Aresek Ertzaintzak torturatzeko orduan erabili ditzan.

 Ertzaintza errepresio estrategia anker honen lehen lerroan jarri dute. Militante independentisten aurka guztiak balio du eta torturak errepresio estrategiaren tresna izaten jarraitzen du, bere erabilera ondo diseinatua dagoelarik.

Salaketa hauen aurrean Euskal Herriko klase politikoari jarrera argi bat hartzeko eskatu nahi diogu. Hemen biolentziaz asko hitz egiten da, baina azken asteotan izan diren tortura salaketa larrien aurrean isiltasuna da nagusi.

Bereziki Arartekoari dei argi bat egin nahi diogu tortura salaketa hauen aurrean bere posizioa argitu dezan. Jarrera eta konpromiso argiak eskatu nahi dizkiogu gertaera hauen aurrean.

 Euskal Herrian torturak eguneroko errealitatea izaten jarraitzen  duenez, torturaren aurkako lana areagotzea besterik ez dagokigu ankerkeria honekin amaitzeko. Zentzu honetan dei egin nahi dugu Otsailaren 13an torturaren aurka burutuko diren ekimenetan parte hartzera.

Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS