Urte hasi denetik 21 herritar torturatu dituzte
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak agerraldia eskaini zuen ostiral goizean Hernanin. Agerraldian izan ziren azken atxilotuen abokatuak eta senideak.
Amnistiaren Aldeko Mugimendua:
Azken atxilotuekin zuzenean egon diren abokatuen lekukotza jaso dugu, eta honen ondoren aurrez hamaika aldiz errepikatu duguna esatea baino ez dagokigu:
Espainiar gobernuak tortura erabiltzen du bere helburu politikoak erdiesteko. Horretarako eskura dituen aparatu errepresibo guztiak baliatzen ditu, torturaren erabilpenari ahalik eta eraginkortasun handiena bilatzeko alde batetik, eta torturaren existentzia ezkutatzeko eta ukatzeko beste aldetik.
Torturaren bidez informazio politikoa lortzen dute, informazio poliziala. Torturaren bidez inkulpazioak lortzen dituzte, eta inkulpazio hauek froga bezala erabiliko dira ondoren, atxilotuak eta torturatuak izan diren herritarren aurka. Torturaren bidez beldurra hedatzea bilatzen dute.
Espainiar estatuan askotan balio gehiago du inkomunikazio aldian poliziari esan diozunak, ondoren epaileari esan diozunak baino. Epaileak balio gehiago ematen dio poliziari inkomunikazio aldian esandako horrek, berari zuzenean esandakoak baino.
Komunikabideek sistematikoki isiltzen dute torturaren errealitatea. Torturaren bidez lorturiko informazioa lau haizetara zabaltzeko lehian ibiltzen dira, baina atxilotuen tortura testigantzekin ez dago albisterik, ez dago aipamenik.
Alderdi politiko eta instituzio nagusiak itsu, mutu eta gor daude errealitate anker honen aurrean. Ez dago deklaraziorik, ez dago adierazpenik, ez da kondenarik.
Urtea hasi denetik 21 euskal herritar torturatuak izan dira Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan inkomunikatuak zeudela.
Urtea hasi zenetik hiru egunean behin euskal herritar bat tortura dute Rubalcabaren esku daude poliziek.
Urte hasi denetik lau euskal herritar ospitalizatuak izan dira inkomunikazio aldian jasandako tortura larrien ondorioz. Hauetako bat, Jose Camacho, ospitalean dago oraindik, otsailaren 17az geroztik.
Une politikoaz asko hitz egiten ari da Euskal Herrian. Benetako prozesu demokratiko bati bidea emateko urratsak egiten ari dira. Baina espainiar gobernuak bortxakeria intentsitatez handiz erabiltzen dihardu euskal herritarren aurka. Torturaren erabilpena maila gorenera eramaten ari dira.
Demokraziari bidea errazteko beharrezkoa izango da aurrerantzean ere errepresioari bidea ixtea. Errepresioa gelditzea dagokigu, honek asko erraztuko baitu gure herrian egoera demokratiko baten ezartzea.
Besterik gabe, aurrerantzean ere errepresioaren aurrean mobilizatzeko deia egiten diegu herritarrei.
Xabi eta Alfontso etxera! (Plentziako jaietarako egin duten bideoa)
ADIERAZI EUSKAL HERRIA!
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS