2010-03-15 05:10:44
>>>>>>>>>

Datorren asterarte Jon gorpua ez da Euskal Herrian izango

Familiaren konfiantzazko abokaturik gabe burutu da azkenean autopsia. Datozen egunetan esango du familiak froga berriak eskatzen dituen edo ez.

 Anne Kayanakis fiskalak esandakoei erantzuna:

Ezer baino lehen kontuan izan behar dugu gaur goizean burutu den autopsia hamar hilabeteren buruan eginda dagoela. Hamar hilabeteren buruan eta familiaren konfiantzako abokaturik gabe. Argi esan nahi dugu ez diogula inongo zilegitasunik ematen autopsia honen emaitzei.

Jon bere eritasun fisikoaren ondorioz hil zela esan zaio abokatuari. Gorputzean ez duela markarik adierazi du. Gorpua ez dela izozturik mantendu kontuan izanda ezinezkoa da mota honetako baieztapenak egitea. Jon tratamendu bat jarraitzen ari zen eta bizirik zegoen trena hartu zuenean, eta bere eritasuna gainditzeko indar guztiz ari zen aurrera egiten. Beraz ordurarte ezingo du familiak gorputza Euskal Herrira ekarri.

Informea esku artean izan ondoren erabakiko du familiak froga berriak eskatzen dituen edo ez, beti ere kontuan izanda gorpua dagoen egoeran ezinezkoa dela froga garrantzitsurik ateratzea.  Juan Mari Mujikaren aurrekariaren ondoren Guardia Zibilen aukera baztertzea onartezina egiten zaigu.  Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren salaketa: 

Jonen gorpua agertu denetik, frantziar eta espainiar estatuak kontrolpean dituzten epaitegi, komunikabide eta polizien bidez gerra zikina garbitu nahian ari dira.

Manipulazioaren bidez iritzi publikoari gezurra den bertsio bat saldu diote hasieratik, eta orain konfiantzazko medikuari autopsiako ateak itxiz eta herritarrak erasotuz egia ezkutatzeko eginahalean dabiltza.

Jonen gorpua agertu da, baina Frantziar Estatuak Jonen gobernua bahiturik mantentzen du.

Anne Kayanakis fiskalari argi esan nahi diogu Jon Anza auzian gertatu den guztiaren arduradunetako bat bezala igaroko dela Euskal Herriaren historiara.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egiten dugu kalean burutu beharreko mobilizazio eta protesta ekimenekin jarraitzera. Datorren ostegunean egun osoan zehar burutuko diren ekimenetan parte hartzeko deia egiten dugu.


Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira

Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS