26 euskal preso politiko daude espetxean bizi arteko zigorra aplikatuta
Fernando Etxegarai atzo gelditu zen aske epaileak defentsaren errekurtsoa onartuta. Gauean egin zioten lehen harrera Loiuko aireportuan bertan.
BIZI ARTEKO ZIGORRA APLIKATU DIOTENEN ZERRENDA:
1) JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate-Albolote.Granada) 1988an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, Iñaki Gaztañaga 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko martxoaren 29an askatu behar zuten Gaztañaga eta kaleratze data 2018ko martxoaren 21era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
2) TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia.Intxaurrondo-Albolote.Granada) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, Txomin Troitiño 2017rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko maiatzaren 5ean askatu behar zuten Troitiño eta kaleratze data 2017ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
3) JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo.Alde Zaharra-Mansilla) 1986an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, Joseba Artola 2016rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko maiatzaren 18an askatu behar zuten Artola, eta kaleratze data 2016ko urriaren 10era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
4) JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo-Mansilla) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) aplikatuz, Jesus Bollada 2017rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko maiatzaren 20an askatu behar zuten Bollada, eta kaleratze data 2017ko urriaren 3ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
5) PATXI GOMEZ LOPEZ (Ortuella-Dueñas) 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data 2018ko irailaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
6) ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio-Algeciras.Puerto III) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Antxon Lopez 2017rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko uztailaren 24ean askatu behar zuten Antxon eta kaleratze data 2017ko urtarrilera atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
7) TXERRA MARTINEZ GARCIA (Basauri-Bonxe) 1991an espetxeratua: Espetxeak 2006ko abuztuaren 24ko likidazio data onartu zuen, hau da, data honetan atera beharko litzateke, baina Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak eta kaleratze data 2011ko urriaren 19ra atzeratu diote, 20 urteko zigorra osorik bete arte.
8) KOLDO HERMOSA URRA (Santurtzi-Ocaña I) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Koldo Hermosa 2017rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko irailaren 8an askatu behar zuten Koldo eta kaleratze data 2017ko iralaren 8ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (uztailaren 21eko data duen probidentzia baten bidez)
9) PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze-Castello) 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Peio Etxeberria 2019rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko irailaren 10ean askatu behar zuten Peio eta kaleratze data 2019ko apirilaren 8ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
10) KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA (Ondarru-Villena) 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Kandido Zubikarai 2011arte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko urriaren 26an askatu behar zuten Kandido eta kaleratze data 2011ko urriaren 25era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (irailaren 4eko data duen probidentzia baten bidez)
11) JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio- Langraitz) 1981an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Jon Agirre 2011rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko urriaren 28an askatu behar zuten Jon eta kaleratze data 2011ko maitzaren 3ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. (iralaren 21eko data duen probidentziabaten bidez)
12) JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Zuera) 1986an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Jon Ander Urkizu 2016rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2007ko uztailaren 22an askatu behar zuten Peio eta kaleratze data 2016ko irailaren 10era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
13) LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara-Zuera) 1988an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Luis Mari Azkargorta 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2007ko urriaren 8an askatu behar zuten Azkargorta eta kaleratze data 2018ko apirilaren 8ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
14) KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroxo) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Kepa Rezabal 2016rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko abenduaren 30ean askatu behar zuten Rezabal eta kaleratze data 2016ko abenduaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
15) FERNANDO DE LUIS ASTARLOA (Bilbo.Alde Zaharra-Langraitz) 1987an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Fernando de Luis Astarloa 2017rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2007ko martxoaren 24ean askatu behar zuten Fernando eta kaleratze data 2017ko martxoren 16ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
16) ANDONI ALZA HERNANDEZ (Orereta-Burgos) 1991an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Andoni Alza 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko azaroaren 9an askatu behar zuten Andoni eta kaleratze data 2018ko irailaren 30era atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
17) JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar – Malaga) 1986an espetxeratua: irteera data 2007-12-01rako du, baina 2007-10-11an 197/2006 doktrina aplikatzeko eskaera egiten du fiskalak. Beraz, irteera data: 2016-11-08rako geldituko litzateke. 2007ko Azaroan Espainiako Auzitegi Nazionalak onartu egin du eskaera.
18) PAKITO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha) 1984an espetxeratua: irteera data 2007-12-30rako zeukan. Abenduaren 28ko data duen Probidentzia batean, 197 Doktrina aplikatu zioten. Irteera data 2014eko jarri diote.
19) JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA (Elorrio. Almeria) 1985an espetxeratua: 2008-04-11rako du irteera data. 2007-11-29an Probidentzia batean, Doktrina aplikatzea eskatzen dute. 2008-01-14an, defentsari likidazioaren berri ematen diote, alegazioak egiteko. Doktrina aplikatzekotan, 2015-06-24rako du irteera data. 2008-01-25ko Auto batean, EN 2. sekzioak Doktrina aplikatzea erabakitzen du.
20) ANDER MITXELENA (Oiartzun. Kalean): 2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzen zuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu diote 2014 urte arte. Hala ere, ez dute atxiloketa agindurik luzatu.
21) IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Algeciras) 1991ean espetxeratua: 2008-03-11rako zuen irteera data espetxeak emandako likidazioaren arabera. Egun horretan bertan, EN espainiarreko 2. sekzioak Doktrina aplikazioa notifikatzen die abokatuei, irteera 2021ean geratuz.
22) UNAI PAROT (Baiona-Cordoba.Alcolea) 1990an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea (Unai Paroten dotrina) otsailaren 20an aplikatzen hasi ziren. Espetxe onurak, zigor osoari beharrean, Paroti bere garaian ezarritako kartzela zigor bakoitzari aplikatzea erabaki zuen auzitegiak, espetxealdia ahalik eta gehien luzatzearren. Horrela, Parot ez da aske aterako 2020 urtea baino lehen (2020ko martxoaren 24ean). Onurak zigor osoari aplikatuta, 2011n aterako litzateke espetxetik. Baina Espainiako Auzitegi Gorenak Unai Parot presoak 30 urteko espetxealdia osorik betetzeko erabakia hartu du.
23) JABIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani-Curtis.Teixeiro) 1990an espetxeratua: Jabier Zabaletak irteera data hurbil eduki ez arren, Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
24) JOSE MARI BERISTAIN URBIETA (Itziar-Zuera) 1989an espetxeratua: Beristainek irteera data hurbil eduki ez arren, Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data 2019ko apirilaren 12ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
25) SANTI ARROZPIDE SARASOLA (Lasarte-Puero I) 1987an espetxeratua: zigorren akumulazio bat egitean Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Kaleratze data atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte.
26) JUAN CARLOS PEREZ OJUEL (Iruñea. Langraitz) 1990an espetxeratua: 2008-03-13 ean, 197/2006 Doktrina aplikatu zioten. Irteera data 2008-04-16rako zuen, eta irteera data 2009-08-19rarte luzatu diote
FERNANDO ETXEGARAI ASKE GELDITU ZEN ATZO:
Defentsak ezarritako errekurtsoa onartu du epaileak, eta kode penal berria aplikatuta, 20 urteko kondena dagokiola zehaztu du. Fernandok 21 urte bete ditu espetxean. Gaur beraien legeen arabera zegokiona baino urtebete gehiago beteta aske geratu da.
Fernando Etxegarai Maitzaren 6an atxilotu zuten epaitegi goreneko doktrina aplikatuta behin askatasunean geratu eta gero.
Askatasunaren irakurketa Fernandoren kaleratzearen harira:
Askatasunatik pozarren hartu dugu Fernando Etxegarairen kaleratzearen gaineko berria, eta berriz ere gure ongi etorririk beroena eskaini nahi diogu.
Bide batez bizi osoko espetxe zigorra aplikatu zaien euskal preso politiko guztien askatasuna aldarrikatu nahi dugu, gaur bertan eta inolako baldintzarik gabe.
Euskal preso politikoen kolektiboaren aurkako neurriekin amaitzeko garaia da, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko garaia, bizi arteko zigorrarekin amaitzeko garaia, sakabanaketarekin eta isolmenduarekin amaitzeko garaia.
Bide honetan presio soziala indartzeko deia luzatzen dugu, herriz eta auzoetan presoen eskubideen aldeko lanean jarraituz.
Amaia Izkori elkarrizketa Berriozarko hautetsien epaiaren harira
Ion Anzari lehen harrera Ziburuko beilatokian
E U S K A L H E R R I K O A M N I S T I A R E N A L D E K O M U G I M E N D U A
RSS