2008-06-16 11:32:21
>>>>>>>>>

Hainbat lagunek gaixotasun larriak dituzten presoen askatasuna galdegin dute Donostian

Mikel Ibaņez atzo gauean iritsi zen Donostiako ospitalea eta orain bertan aurkitzen da. Hainbat analisi egin dizkiote gaur eta bere ikusteko dago bere osasun egoerak zein bide hartuko duen.

argazki galeria <<<

 

MIKEL IBAÑEZ DONOSTIAKO OSPITALERA EKARRIKO DUTE

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakin ahal izan duenez Mikel Ibañez minbiziak larriki jota dagoen euskal herritarra atzo gauean ekarri zuten Donostiako ospitalera bere espetxealdi arindua betetzen jarraitzera.

Mikel Ibañez pasa den ostiralean ekartzekoak ziren baina Gregorio Marañon ospitaleko medikuek ez mugitzeko erabakia hartu zuten, horrek bere osasunean oraindik eta eragin kaltegarriagoak izan zitzakeelako. Bere nahia Euskal Herrian egotea izanik, bidaiak ekar diezaizkiokeen kalteen arduradun bera eginez orri bat sinatu behar izan du, hori izanik bera Donostiara ekartzeko bide bakarra. Berak Euskal Herrian egotea lehenetsi eta bart gauean iritsiko da bere herrira hainbeste urte eta gero.


Amnistiaren Aldeko Mugimenduak dei egiten gaur arratsaldeko 18:00etan Donostiako ospitalean burutuko den elkarretaratzean parte hartzera.

 

 

 

Xabi eta Alfontso etxera! (Plentziako jaietarako egin duten bideoa)

ADIERAZI EUSKAL HERRIA!

PRESO ETA ERREPRESALIATU POLITIKOEN ALDEKO KANTAK

E U S K A L  H E R R I K O  A M N I S T I A R E N  A L D E K O  M U G I M E N D U A RSS